XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1) Ni, odolean eta izardian eta malkoetan zuen anaia eta laguna, Izaro deitzen den uharteko monastegian itxi naiz, 2) Euskara inoiz baino biziago dela itxas lau haizeetara aldarrikatzeko, 3) eta, Euskararen herriaren izenean, Lurreko bizilagun guztien aurrean haren iraupenaren lekuko izateko.

4) Hemen, begien aurrean, nere herriko zazpi leinuak agerrian ditut: Araba, Behenafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoa.

5) Eta zilarrezko zazpi ganderailuak ikusten ditut, argizarizko zazpi kandela berdeekin eta itxas haizeaz pirpiratzen diren zazpi sugar gorriekin.